Orbea Teams

Euskadi Fundazioaren Peio Goikoetxea eskutitz irekia

2018-08-09

Kaixo!

Urtea gogotsu hasi nuen, aukera berri hau gozatu eta denbora luzez kirol honetan jarraitzeko asmoz. Baina gauzak ez dira nahi eta espero bezala atera.

Apirilaren erdialdean Route de Finisterre eta TroBroLeon klasikoak lehiatzen nengoela gaizki sentitzen hasi nintzen.

Proba batzuk egin eta gero berriro ere erritmoa hartu eta lehiatzeko aukera lortzen saiatu nintzen, baina gero eta sentsazio eskasagoak nituen eta gerri aldean ziztadak gero eta nabariagoak ziren.

Bertan konturatu nintzen aurten ez nuela gehiago lehiatuko. Entrenatzeko gaitasunik ere ez nuen. Geroztik mediku eta aditu askotatik pasa naiz eta proba askoren ondoren, eman dute arazoarekin. Aspaldiko estenosi baten ondorioz ezker giltzurrunak ez du bere funtzioa betetzen eta hurrengo egunetan operazioa egin eta hau kendu egingo didate, onurarik eman ez eta gainera infekzio puntu txarra baita dagoen egoeran.Eskerrak eman behar dizkiot Mendaro Ospilateko Peio Arrosagaray medikuari, egin beharreko probekin asmatu baitzuten eta horrek egoera asko azkartu baitu.

Mila esker ere lehenengo momentutik EUSKADI talderi emandako konfiantza eta laguntza guztiagatik, burua lasai izaten lagundu bai didate. Jorge Azanza, Jesus Ezkurdia, Mikel Landak eta baita nire prestatzaile den Alex Diazek ere euren gertutasuna eta kezka adierazi didate eta horrek asko lagundu nau "zer esango duten" mamu hori burutik kentzeko.

Orain helburu bakarra ondo jartzea da. Egunerokoa normaltasunez egin eta gero gerokoak. Bidea erraza izango ez bada ere argi daukat nire gertukoek ahalik eta gehien lagunduko nautela aurrera egiten eta azkenean garrantzitsuena hori da.

 

Orbeatik gure babes osoa adierazi nahi diogu Peio Goikoetxea txirrindulariari bere sendatze prozesuan. Zurekin gaude Peio, errepidean ikusiko dugu elkar!