49

H 10

Ref. H11E

Nolako pasioa, halako kaskoa

Kasko merkeek ez dute zertan oinarri-oinarrizkoak izan. H10 berriak gure kasko garestiagoen ezaugarrietako asko ditu, esaterako, aireztatze optimoa eta diseinu fin bezain dotorea. ITP (“Internal Touch Point” edo barruko ukipen-puntuen) indize baxuari esker, kontaktu-puntu gutxiago daude kaskoaren barruan eta, beraz, erosotasuna eta aireztapena hobetzen dira. Bolumena murriztu diogunez, H10a ez da inolaz ere kasko handia eta astuna; zure gorputzaren luzapen bat dela sentituko duzu. Aireztatzeko 25 irekidurei esker, burua fresko izango duzu eta haizea sentituko duzu, baina EPS aparrezko bi geruzatan fabrikatu dugunez, kaskoak sendotasun eta iraunkortasun handia du, atzeko kolpeei ere eusteko modukoa. Kuxin transpiragarrien eta barruko sareta-ehunaren bidez hezetasuna erraz kanporatzen da eta, buruari fresko eusteaz gain, erraz-erraz garbitzen dira. Ixteko sistemaren gurpiltxoa esku bakarraz doi daiteke.

Orbea etxeak beretzat gorde du webgune honetan agertzen diren produktuei buruzko informazioa aldatzeko eskubidea, ekipamenduari, espezifikazioei, modeloei, koloreei eta materialei buruzkoa barne.

Deskargak