89

R 50

Ref. H10E

Nolako pasioa, halako kaskoa

Kaskoen artean nagusi dugun R10aren filosofia bera du R50 modeloak, alegia, bolumen minimoarena, baina soilik errepiderako diren kaskoen forma tradizionalagoekin. Printzipio-aldarrikapen bat da R50aren diseinua: itxura ezin hobea eta bizikletaren gaineko sentsazio bikainak bermatzen dizkio erabiltzaileari. ITP (“Internal Touch Point” edo barruko ukipen-puntuen) indize baxuari esker, kontaktu-puntu gutxiago daude kaskoaren barruan eta, beraz, erosotasuna eta aireztapena hobetzen dira. Aireztatzeko 19 irekidurei esker, burua fresko izateaz gain, haizea sentitzeko aukera izango duzu, baina kaskoaren segurtasuna eta iraunkortasuna kolokan jarri gabe; izan ere, hiru geruzatan eta EPS aparraz eraiki dugu kaskoa. Kuxin transpiragarriei eta barruko sareta-ehunari esker, erraz kanporatzen da hezetasuna eta, beraz, denbora luzez fresko egongo zara, udako egun beroetan aldapetan gora zoazela kontzentrazio guztia geratzen zaizun distantzian jar dezazun. Ixteko sistemaren gurpiltxoa esku bakarraz doi daiteke.

Orbea etxeak beretzat gorde du webgune honetan agertzen diren produktuei buruzko informazioa aldatzeko eskubidea, ekipamenduari, espezifikazioei, modeloei, koloreei eta materialei buruzkoa barne.

Deskargak