- Gasteiz, 2019ko maiatzak 25 -

ORBEA
GRAN FONDO

BIZIKLETA BIZI, ZIKLISMOA GRINA DEN LEKUAN

Aurten ere, eta laugarren urtea da dagoeneko, kirol-proba harrigarri honen beste edizio bat dugu; milaka zikloturista elkartzen ditu Arabako eskualderik esanguratsuenetatik igarotzen diren errepide apartetan, hala nola, Arabako Mendialdetik eta Errioxatik. Urizaharra, Lagran eta Bernedo Mendialdean eta Izkiko Natur Parkea dira milaka eta milaka zikloturistaren igarotzearen lekuko. Era berean, Arabar Errioxako mahastiak ere kirol-proba handi honen lekuko dira; izan ere, ardo hauek mundu osoan ezagun egiteko behar diren balioak azpimarratzen ditu probak: iraunkortasuna, dedikazioa eta mimoz egitea. Orbea iraupen luzetik zure kirol-mugak gainditzeko gonbita egiten dizugu aparteko lurralde honetan; Vitoria-Gasteizi ‘Green Capital’ zergatik esaten zaion jakingo duzu eta ‘green’ hori Izkiko pagadietara eta mahastietara ere hedatzen dela.

ERRONKA BERRI BAT

Eman izena

Orbea Iraupen Luzea Vitoria-Gasteiz probak 173 kilometroko erronka eskaintzen dizu Zaldiarango portura arte, hor egongo baita helmuga, gero jaitsiera neutralizatu egingo da irteera-puntura arte. Gogoan izan Zirkulazioko Kodea beti errespetatu behar dela eta txirrindulariek ez dutela lehentasunik.

Orbea Iraupen Luzea Vitoria-Gasteizek erronka handia eskaintzen dizu, txirrindularitzako egiazko zaletuen parekoa. Ibilbidearen diseinuak mendi ertainen etapa baten ezaugarriak ditu eta itzuli handiak horrelako etapetan erabakitzen dira azkenean. Ibilbidean ez dago igoera mitikorik, baina helmugatik bederatzi kilometrora dagoen azkenengo portua igotzean, Zaldiarango portua igotzean, indarrik gabe geratuko zara.

Orbea Iraupen Luzea Vitoria-Gasteizen ibilbide bihurgunetsua duzu, desgaste handiekikoa eta batez beste 5 kilometro dituzten sei portu igo beharko dituzu. Herrera izan ezik, gainerako portu guztiak “egokiak” dira zikloturista gehienentzat, baina bakoitzak jarritako erritmoa gehi 180 kilometro eta 3.100 metroko desnibela izango dira gutako bakoitzaren hoberena eskatuko dizkigutenak, Green Capitalen helmugako marra gurutzatu ahal izateko.

Orbearen sustraiak Euskal Herriko balio eta ohituretan errotuta daude. Hori dela eta, ilusio berezia egiten digu Iraupen Luzeko hau gure etxean izateak, ziklismoa grina eta etengabeko erronka baitira txirrindulari bakoitzarentzat.

 

ZURE ERRONKA PERTSONALA

Sailkapenik gabeko proba da, baina marka eta denbora pertsonalak baditu, jakina; kirola, eta bereziki txirrindularitza, maite dutenentzako. Nahi izanez gero, partaideek hiru krono-igoera ere izango dituzte.

Eman izena

Sariak.

Sariak:

● Maillota mendiko irabazlearentzat
● Garaikurra beteranoenari
● Garaikurra kiderik gehieneko elkarteari

 

Diplomak.

  • Iraupen Handia
    180km

    Amaieran, partaide bakoitzak diploma bat jasoko du ibilbidea burutzeko behar izandako denboraren arabera.

     

    • Urrea 5 eta 6 ordu artean
    • Zilarra 6 eta 8 ordu artean
    • Brontzea 8 ordutik gora

- Material gomendagarria -

Ahaztu behar ez duzuna.

  • MAILLOT ORCA TEKNIKOA

    (Derrigorrezkoa)

  • BEROKIAK.

    (Tenperatura aldaketak jasan daitezke)

  • Ordezkoak

  • AURREKO ARGIA, LINTERNA EDO FRONTALA

    (Bonbila eta ordezko bateriarekin)

  • ATZEKO ARGI GORRIA.

    (Bonbila eta ordezko bateriarekin)

  • Kaskoa.

    (Derrigorrezkoa)

Kredituak.

Antolatzaileak:

Lankideak:

Itzuli hasierara