- Bilbo, irailak 28 -

ORBEA KLASIKA BILBAO-BIZKAIA

Geratzen dena::

0 Egun

0 Ordu

0 Minutu

0 Segundo

Orbea GF Vitoria-Gasteizen zuen babesa jaso eta zuen proposamenak entzun ondoren, Orbean gure txirrindularitza-zaletasuna zuekin partekatzen jarraitu nahi dugu eta proba berri bat antolatu dugu, oraingo honetan Bizkaiko lurralde historikoko errepide eta portuetan zehar. Toki enblematikoak eta portu gogorrak konbinatuko dira, askorentzat ezezagunak izango diren txokoak. Distantzia bakarreko proba da eta erabateko kirol-erronka, seguru asko denboraldiko azkenengo erronka handia.

  • 128 Km

    Orbea Klasika Bilbao-Bizkaia

    Bilbon hasi eta amaituko da Orbea Klasika Bilbao-Bizkaia. Dortsalak eman eta proba hasi eta amaitu Artxanda gainean egingo dira, funikularraren ondoan.

    Ikusi xehetasunak Eman izena

ORBEA KLASIKA BILBAO-BIZKAIA

Eman izena

Orbea Klasika Bilbao-Bizkaiako ibilbidea ez da zikloturismoaren munduan hasiberrientzat, aldiz, esperientzia duten zikloturistentzat da. Hainbat eta hainbat kilometro eta errepide igaro dituztenentzat, orekaren eta grabitatearen legeari aurre egiten dietenentzat.

Orbea Klasika Bilbao-Bizkaia 128 km izango da eta 2.800 metroko desnibel positiboa izango du. Portuak 5 kilometro inguru izango dira, eta desnibelei dagokienez, zenbaitetan %20 baino gehiagokoa izango da; beraz, garatzaile bereziak erabiltzea gomendatzen da.

UDALERRIAK

Orbea Klasika Bilbao-Bizkaia hainbat udalerritatik igaroko da. Paisaia naturalak ere aipatu beharra dago eta bat aipatzekotan eta nabarmentzekotan Urdaibaiko biosfera-erreserba aipatu behar da, interes turistikoko beste hainbat puntu ere egongo diren arren, esaterako:

• Bilbo
• Lezama
• Larrabetzu
• Aulesti
• Lagako hondartza
• Laidako hondartza
• Gernika
• Arrieta

MUTURREKO ERRONKA. ORBEA KALITATEA.

Esan dugun bezala, Orbeak erronka berri bat eskaintzen dizu. 128 kilometro eta 2.800 D+ metro dituen proba, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokirik ederrenetako batzuetatik igaroko da.

Artxanda gainean hasi eta amaituko da. Ibilbidean zehar trafikoa erregulatuta egongo da, baina errepideak ez direnez itxiko, Klasika Orbea Bilbao-Bizkaiako partaideek ez dute lehentasunik izango, Zirkulazioko Kodeak lehentasuna ematen dien puntu haietan izan ezik. Beraz, ezinbestekoa izango da Kode hori errespetatzea, balizko zigorrak saihesteko; nahiz trafikoko arduradunek nahiz antolatzaileek jarri ahal izango dituzte zigorrok.

Gogoan izan ekintza arduragabeek zeure burua arriskuan jartzeaz gain, hirugarrenak ere arriskuan jartzen dituztela eta kirol probak egiteko aukera ere zalantzan gera daitekeela.

Klasika Orbea Bilbao-Bizkaiak erronka handia eskaintzen dizu, txirrindularitzako egiazko zaletuen parekoa. Hain une onak eskaintzen dizkiguten klasika horien ezaugarrietan oinarritzen da ibilbidearen diseinua. Fondo erdiko proba da, baina intentsitate handikoa. Proba honetako egiazko protagonista partaidea da eta partaide horrek azkenengo hogeita hamar kilometroetarako gorde beharko ditu indarrak, hor dena beharko baitu helmugara iristeko.

Garapenen hautaketa

Gogoan izan denboraldiaren une honetan zure mailarik hoberenean ez bazaude, garapenak ongi aukeratzea oso lagungarria izango duzula. Inork ez daki zuk baino hobeto, zenbat eman dezakezun. Gogoan izan, 30 edo 32ko piñoi batek oztopo askotatik atera gaitzaketela eta proba amaitu ondorengo pasta partyaz gozatzeko aukera izango duzula gainerakoekin batera.

“K” letraz idazten dira Klasika eta Orbea Kalitatea.

Proba amaitutakoan, harro jantziko dugu ederki irabazi dugun Orca maillota. Maillot horrek esan nahiko du egiazko klasikomanoak garela. Txirrindularitzan graduatuak garela ere esan nahiko du, gure bereizgarria izango da. “K” ikurrak Klasika esan nahi baitu eta Kalitate ere bai; Orbea Kalitatea.

Orbean buru-belarri aritzen gara lanean gure ekitaldietan parte hartuko duten guztiek goza dezaten eta baldintzarik hoberenak izan ditzaten. Osasun arloko dispositibo handia izaten dugu, laguntza mekanikorako ibilgailuak, ibilgailu laguntzaileak, lotura egiten duten motoak, ikurrak, anoa ona. Orbeak zuen esku jartzen dituen ekitaldietan parte hartzeko gugan ipintzen duzuen konfiantzagatik eskerrak emateko gure modua da hau. Zuek gozatzea nahi dugu, guk zuentzako lanean gozatzen dugun adina.

ZURE ERRONKA PERTSONALA

Orbea Klasika Bilbao-Bizkaia sailkapenik gabeko proba da, baina marka eta denbora pertsonalak baditu, jakina; kirola, eta bereziki txirrindularitza, maite dutenentzako proba da, bizikleta gainean gozatzen dutenentzako.

Eman izena

Sariak.

Sariak.

- Maillotak mendiko orokorra irabazi duten gizonezko eta emakumezko irabazleentzat.
- Maillotak kronometratutako portu bakoitza irabazi duten gizonezko eta emakumezko irabazleentzat.
- Garaikurra partaiderik beteranoenari (sexua kontuan izan gabe)
- Garaikurra kiderik gehieneko elkarteari

 

Diplomak.

  • Orbea Klasika Bilbao-Bizkaia
    128 Km

    MENDIKO SARI NAGUSIA.

    KOBBeko mendiko sailkapen nagusia irabazten duten gizonezkoari eta emakumezkoari maillot bat emango zaie, mendiko garaile direla kreditatzeko.

    Mendiko Sari Nagusiko lehenengo hiru sailkatuei garaikurrak emango zaizkie.

     

- Material gomendagarria -

Ahaztu behar ez duzuna.

  • TELÉFONO MÓVIL CON BATERÍA.

  • BEROKIAK.

    (Tenperatura aldaketak jasan daitezke)

  • GAFAS.

  • CASCO.

    (Obligatorio)

  • MAILLOT ORCA

    (Derrigorrezkoa)

  • Ordezkoak

  • AURREKO ARGIA, LINTERNA EDO FRONTALA

    (Bonbila eta ordezko bateriarekin)

  • ATZEKO ARGI GORRIA.

    (Bonbila eta ordezko bateriarekin)

Kredituak.

Antolatzaileak:

Lankideak:

Itzuli hasierara