Erosteko gidaliburua

  • Bidalketa doan *
  • Erositakoa Orbea dendetan jasotzen da.
  • Telefonoa: 902 04 29 29
* Penintsulan 60 eurotik gorako erosketa egitean.

Nola erosi

Eskaerak egiteko, www.orbea.com webgunean erregistratu behar duzu.

Erregistratzea

Ez bazaude erregistratuta, pauso hauek eman beharko dituzu:

  • Lehenik eta behin, hasierako menuko SARBIDEA/ERREGISTROA atalera joan beharko duzu.
  • Behin bakarrik erregistratu beharko duzu. Horretarako, helbide elektroniko bat eta pasahitz pertsonal bat beharko dituzu. Gainerako datuak hautazkoak dira; zu hobeto ezagutzeko eta behar duzuna eskaini ahal izateko baino ez dira. Eskaera egindakoan eskatuko dizkizugu fakturazio-helbidea, eskaera jasotzeko helbidea eta datu pertsonalak.

Datuen babesari dagokionez indarrean dauden arauak beteko ditugu eta ez dizkiegu zure datuak hirugarrenei emango.

  • Datuak berresteko, egin klik “Hurrengoa” botoian. Azkenik, zure erabiltzaile-kontura bideratuko zaitugu. Bertatik, edonoiz aldatu, berrikusi eta osatu ahal izango dituzu adierazitako datuak.

Orbea bezero-kontua ezabatu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta adierazi horretarako arrazoia, zerbitzuak hobetzeko aukera izan dezagun. online.es@orbea.com

Eskaeraren xehetasunak

  • Behin produktua aukeratuta, neurria eta kolorea hautatzea eta “gehitu saskian” botoia sakatzea besterik ez duzu egin behar. Artikuluren bat saskitik kentzeko, egin klik “X” botoian.
  • Produktu bat saskian gehitu ondoren, produktu gehiago gehitzen jarrai dezakezu (“jarraitu erosten”) edo erosketa-prozesua has dezakezu “egin eskaera” botoia sakatuta.
  • Ondoren, eman adierazten zaizkizun pausoak eta osatu eskatutako informazioa. Izartxo batez markatutako eremuak nahitaezkoak dira.
  • Saskian sartutako produktu guztiek etxean jasotzeko Visa aukera eskaintzen badute, nahi duzun helbidean edo hautatzen duzun Orbea dendan jaso ahal izango duzu eskaera.

Ordainketa

Eskaera egiteko datu pertsonalak adierazi ondoren, Internet bidez ordaintzeko hautatzen duzun plataforma erabilita ordaindu ahal izango duzu. Bi plataformek informazioaren pribatutasuna bermatzen dute eta erabiltzailearen datuak transmititzeko prozesuan informazioa babesten dute, transakzioak segurtasunez egin daitezen.

Kreditu-txartelaren datuak adierazteko eskatuko dizu ordainketa-plataformak, baita zenbait datu pertsonal ere, esaterako, izen-abizenak edota NAN zenbakia.

Txartel hauek onartzen dira ordaintzeko: Visa Visa Electron Mastercard Maestro

Paypal plataformak ohiko ordainketa-zerbitzuak eskaintzen ditu. Horiek kontsultatzeko, joan www.paypal.es webgunera.

Ordaindutakoan, eskaera martxan dagoela berresteko mezu elektronikoa jasoko duzu.

Eskaera jasotzeko epea

Eskaera jasotzeko epe bat emateko konpromisoa dugu, espero duzuna betetzeko eta, ahal izanez gero, hobetzeko.

Ez baduzu eskaera adierazitako epean jasotzen, graziazko epe bat eman beharko diguzu, baina, edonola ere, atzerapenaren berri emango dizugu.

Behin eskaera eginda, egoera kontsultatzeko aukera izango duzu zure kontuan sartuta eta ESKAERAK atalera joanda. Eskaera berretsitakoan eguneratuko dugu eskaera-data.

Eskaeraren jarraipena

Zure kontutik egin ahal izango duzu eskaeraren jarraipena. Horretarako, joan “Sarbidea/Erregistroa” atalera. Ez bazaude erregistratuta, datuak adierazi beharko dituzu eta erregistratu beharko duzu. Behin erregistratuta, saioa hasi ahal izango duzu helbide elektronikoa eta pasahitza adierazita eta, horrela, eskaerak kontsultatu ahal izango dituzu. Eskaerak egoera hauetan egon daitezke:

Martxan

Ordaindu ondoren, eskaera prozesatzen ari garela jakinarazteko berrespen-mezu elektronikoa jasoko duzu.

Ordaindu duzula berresteko mezu elektronikoa da; zure kontuko eskaeren atalean eskaera BERRETSITA gisa agertu arte, Orbea webguneak ez du eskaera berretsiko eta, beraz, oraindik ez duzu gurekiko inolako kontraturik izango.

Baliteke sistema-erroreak gertatzea izakinei dagokienez, baina ez da ohikoa. Hori gertatzen denean, ordaindutako dirua itzuliko dizu Orbea enpresak.

Berretsita
Eskaera sisteman sartu da eta Orbea.com webguneak berretsi egin du. Laster hasiko gara eskaera izapidetzen dendara bidali ahal izateko.
Izapidetzen
Eskaera izapidetzen ari gara.
Dendara bidali da
Eskaera biltegitik atera da. Berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu eta 48 edo 72 ordu barru izango duzu Orbea jasotze-gunean. Jasotze-guneko langileek abisua emango dizute eskaeraren bila joan zaitezkeenean.
Etxera bidali da
Eskaera biltegitik atera da. Berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu eta 24 edo 48 lanordu barru jaso ahal izango duzu adierazitako helbidean.
Bertan behera
Sentitzen dugu, baina eskaera bertan behera utzi behar izan dugu. Hainbat arrazoi egon daitezke horretarako. Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan bezeroen arretarako zerbitzuarekin.

Bidalketa-gastuak

Bidalketa doan da 60 € baino gehiagoko eskaeren kasuan, Kanariar uharteetara, Zeutara edota Melillara bidali behar den kasuetan izan ezik: kasu horietan, beharrezko informazioa lortzeko online.es@orbea.com helbidera idatzi beharko duzu.

Espainia penintsularrera eta Balear uharteetara bidaltzen ditugu eskaerak. Eskaera Kanariar uharteetara, Zeutara edo Melillara bidali behar bada, idatzi kontsulta online.es@orbea.com helbidera.

  • Ordezko piezak: 4.50€
  • Txirrindularitza jantziak: 6.50€
  • Kaskoak: 8.50€
  • Hydra: 6.50€

Erositakoa aldatzea edota itzultzea

Produktuak itzultzeko baldintzak

Produktuak itzultzeko baldintzak desberdinak izango dira eskaera Orbea denda batean edo etxean jaso izanaren arabera.

Edozein produktu itzuli ahal izateko, eskaerarekin lotutako erreklamazio-zenbaki bat izan behar duzu. Zenbaki hori lortzeko, jarri harremanetan Internet bidezko salmenten bezeroen arretarako zerbitzuarekin online.es@orbea.com helbidera idatzita edo 902 042 929 telefonora deituta.

Eskaera Orbea denda batean jaso baduzu:

Produktua dendara iritsi zenetik, 15 eguneko epea duzu itzultzeko.

Produktua itzuli ahal izateko, dendara iritsi zen egoera berean egon beharko du, hau da, erabili gabe eta jatorrizko enbalaje nahiz etiketekin.

Itzuli nahi izatekotan, produktua eman zizun banatzailearen establezimenduan utzi beharko duzu. Produktua baldintza egokietan dagoela egiaztatu ondoren, banatzailea produktua itzultzeaz arduratuko da.

Orbea produktua jasotzen dugunean eta produktuaren egoera egiaztatzen dugunean, erosteko erabili zenuen ordainketa-metodo beraren bidez itzuliko zaizu dirua, itzulketa egiteko beharrezkoak izan diren garraio-kostuak kendu ondoren.

Eskaera etxean jaso baduzu:

Produktua etxera iritsi zitzaizunetik, 15 eguneko epea duzu itzultzeko.

Produktua itzuli ahal izateko, etxera iritsi zen egoera berean egon beharko du, hau da, erabili gabe eta jatorrizko enbalaje nahiz etiketekin.

produktua itzultzeko, jarraian ageri den helbidera bidali beharko duzu eta pakete barruan aurkituko duzun inprimakia bete beharko duzu. Prozesu horrek etxean jasotzeko aukera ematen duten eskaerekin baino ez du balio.

Inprimakia galdu baduzu, hemendik deskarga dezakezu.

Orbea etxeak garraio-kostuak ordainduta dituzten itzulketak baino ez ditu jasoko.

Orbea produktua jasotzen dugunean eta produktuaren egoera egiaztatzen dugunean, erosteko erabili zenuen ordainketa-metodo beraren bidez itzuliko zaizu dirua.

Produkturen bat akatsekin iristen bazaizu:
Orbea.com webgunean egoera perfektuan dauden produktuak baino ez ditugu saltzen baina, oso ezohikoa izan arren, produkturen bat akatsekin iristen bazaizu, bidali mezu elektroniko bat online.es@orbea.com helbidera edo deitu 902 042 929 telefono-zenbakira.
Eskatu ez duzun produkturen bat iristen bazaizu:
Hanka sartze baten ondorioz, noizbait eskatu ez duzun produktu bat iristen bazaizu, idatzi mezu elektroniko bat online.es@orbea.com helbidera edo deitu 902 042 929 telefono-zenbakira.

Produktuak aldatzea:

Produktuak diru-itzulketa baten truke baino ezin dira itzuli. Neurri edo kolore desberdinak nahi badituzu edota ordezko produktuak erosi nahi badituzu, beste eskaera bat egin beharko duzu.

Produktu pertsonalizatuak itzultzeko baldintzak:

Modelo batzuen kasuan, osagaiak hautatzeko aukera eskaintzen dizu Orbea etxeak, bizikleta zeure gustuen eta beharren neurrira pertsonaliza dezazun.

Bizikleta esklusiboki pertsonalizatzeak esan nahi du ezingo dugula itzulketarik onartu, ez bada fabrikazio-akatsen kasuan.

www.orbea.com webgunean erositako Orbea modelo pertsonalizatuak itzultzeari buruzko edozein kontsulta egiteko, jarri gurekin harremanetan produktua jaso zenuen lekuan, deitu 902 04 29 29 telefono-zenbakira (astelehenetik ostegunera 8:00etatik 13:30etara eta 14:30etatik 17:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara) edo bidali mezu elektroniko bat online.es@orbea.com helbidera.

Sarbidea/Eman izena

Sarbidea/Erregistroa erabiltzaile bakoitzarentzat pertsonalizatutako orria da, Orbea etxeak erregistratutako erabiltzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuak dituena. Erregistratuta bazaude, helbide elektronikoa eta pasahitza adierazita, hau egin ahal izango duzu:

  • Ikusi/Aldatu datu pertsonalak.
  • Ikusi egin dituzun eskaeren egoera eta historia.
  • Sortu kontu bat.
  • Hasi saioa nire kontuan.