Kalitate-, ingurumen-, segurtasun- eta osasun-politika.

ORBEA enpresaren Zuzendaritzak uste irmo hauek ditu:

  • ERABATEKO KALITATEA da enpresa arlo guztietan bikaintasunez kudeatzeko bidea.
  • Garrantzi handia ematen diogu gure jarduerak INGURUMENA errespetatzeari, etengabe hobetzeko eta kutsadura ekiditeko bidean.
  • LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA erabateko lehentasuna eta alderdi estrategikoa dira guretzat, enpresa-emaitza onak eragiten dituztelako.

Helburu horiek lortzeko:

  • Bezeroak dira gure jarduera ororen ardatza eta euren beharrak asetzeko dira gure prozesu guztiak, produktuaren kalitateari dagokionez nahiz zerbitzuari eta prezioari dagokienez.
  • Konpromiso hauek hartu ditugu:
    • Gure jarduera, produktu eta zerbitzuen magnitudea eta inpaktuak aldizka ebaluatuko dituen Ingurumen-kudeaketarako sistema izatea eta politika hau betetzeko behar diren helburuak eta jomugak aldizka ezartzea eta berrikustea.
    • Ingurumenari lotutako legezko betekizunak nahiz ORBEA enpresak borondatez bere gain hartzen dituenak gordetzea.
    • Enpresarentzat edo enpresaren izenean lan egiten duten pertsona guztiei politika hau jakinaraztea eta xedapen berari eustea Ingurumen-kudeaketarako sisteman dauden alderdi interesatuekin.

Zuzendaritzaren uste irmoa da ORBEA PERTSONEN ERAKUNDE BAT DELA OROREN GAINETIK eta, beraz, laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema diseinatu, garatu, mantendu, berrikusi eta etengabe hobetzeko ardura bere gain hartu du, azken helburu hauek ezarrita:

  • Lanarekin erlazionatutako lesio, gaitz, gaixotasun eta istripuei aurre hartuta, segurtasun eta osasun maila altua lortzea.
  • Enpresako kide guztien artean osasuna sustatzea.
  • Kolektiboaren osasuna edota ekoizpena eta ekipamenduak kalte ditzaketen istripuen ondoriozko galera oro prebenitzea eta ekiditea.

Horrez gain, laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko gure sistemak ezaugarri hauek izatea nahi dugu:

  • Lan-arriskuak prebenitzearen inguruan indarrean dagoen legedia eta enpresa arteko gure prebentzio-sistemaren barne-araudia betetzen direla bermatzea.
  • Sistema garatzeko helburuarekin, langile guztiei nahiz euren ordezkariei sistemaren inguruan galdetzen zaiela, prestakuntza ematen zaiela eta parte hartzera animatzen zaiela bermatzea.
  • Gardena izatea eta kualifikatutako helburu zehatzak izatea, gogoz landuak eta komunikatuak.
  • LSOari dagokionez, etengabeko emaitza-hobekuntza bilatzea.

ORBEA, KOOPERATIBA SOZIETATEAK laneko segurtasuna eta osasunaren kudeaketa enpresaren maila guztietan integratzeko konpromisoa hartu du eta, horretarako, beharrezko ardurak definituko ditu eta ardura horiek behar bezala betetzeko baliabideak eta informazioa emango ditu.

Zuzendaritzak ahaleginak egiten ditu ikuspegi hori enpresa guztian heda dadin eta, horrela, bezeroek lehia-abantaila garrantzitsua dugula ikus dezaten.

Izan ere, argi eta garbi dugu hori dela bezeroen fideltasuna irabazteko modu bakarra eta, beraz, gure enpresak denboran irauteko modu bakarra.