Orbea enpresak (aurrerantzean, zerbitzu-emailea) uztailaren 11ko 34/2002 Legean, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan ezarritako baldintzak betetzen dituelarik, jarraian azalduko den lege-oharra sortu du.

Webgunean (www.orbea.com) sartzen den pertsona orok onartuko ditu lege-ohar honetan zehaztu diren xedapen guztiak zein legezko beste xedapen aplikagarri guztiak eta zorrozki gordetzeko konpromisoa hartuko du. Erabiltzaileek webgunea erabiltzen badute, egun indarrean dauden baldintzak eta egin lekizkiekeen aldaketak erabat ulertzen eta esanbidez onartzen dituztela ulertuko da.

Zerbitzu-emaileak webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea gorde du beretzat, aurrez ohartarazi gabe. Aldaketa horiek eskaintzen diren eduki eta zerbitzuak aldatzeko, eduki eta zerbitzu berriak jartzeko edota horiek aurkezteko eta kokatzeko egin daitezke. Egun indarrean dauden baldintzek aldaketak jasan ditzaketenez, webgunera sartzen zaren bakoitzean baldintzak kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Pribatutasun-politika.

Webgunearen titularra den heinean, Orbea enpresak konpromiso irmoa du datu pertsonalak babesteko araudia betetzeari dagokionez eta araudian ezarritako betebeharrak osoki betetzen direla bermatzen du. Horrez gain, Datu Pertsonalen Babesari Buruzko 15/1999 Legearen 9. artikuluan jasotako segurtasun neurriak eta Datu Pertsonalen Babesari Buruzko Legea (DBLO) Garatzeko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua betetzen direla ere bermatzen dugu.

Webgunean, ez zaizkie datu pertsonalak eskatuko bisitariei, posta elektronikoz edo dagokion formularioa beteta zerbitzu-emaileari ematen zaizkionak nahiz webguneko cookien politika onartzean ematen zaizkionak salbu.

Zerbitzu-emaileak posta elektronikoz jasotako datuak tratatu eta zerbitzu-emailearen ardurapeko fitxategi batean sartuko dira, erabiltzaileen eskaerei erantzuteko.

15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoak (DBLO) eta hura garatzeko araudiak ezartzen dutenari jarraikiz, zehazkiago, DBLOaren 5. eta 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, webgunearen arduradunak datu pertsonalak ematen dituzten erabiltzaileei edota datu pertsonalak emateko asmoa duten webguneko erabiltzaile guztiei adierazten die euren datuak Orbea enpresaren titulartasuneko fitxategi batean —Datuak Babesteko Espainiako Agentzian behar bezala inskribatutakoan— sartuko direla.

Erabiltzaileak webgunean izena ematen badu, laukitxo baten bitartez adostasuna adierazita, bera izango da askatasun osoz eta zalantzarik gabe webgunearen titularrari datu pertsonalak tratatzea baimentzen diona, betiere, webgunean eskaintzen diren zerbitzuak modu egokian kudeatzeko edota egindako eskaria kudeatzeko xedearekin. Jasotako produktuaren edo antzekoen inguruko informazioa bidaltzeaz gain, eta Orbeako buletinetan harpidetza egitea onartuz gero, merkataritza-jakinarazpenak helaraziko zaizkio (gure azken produktuen inguruko informazioa eta eskaintza bereziak), posta elektronikoa, faxa, SMS, MMS, komunitate sozialak edo bestelako baliabide elektroniko zein fisikoak, egun daudenak zein etorkizunean egon daitezkeenak erabilita. Merkataritzako jakinarazpen horiek Orbea Kooperatiba Sozietateak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuei buruzkoak izango dira.

Erabiltzaileak gure webgunearen bitartez zerbait erosten duenean, erosketa Orbea Distribuciones Online S.L. enpresak kudeatu eta fakturatuko du. Araudian aurreikusten diren eskubideak baliatu ditzakezula jakinarazten dizugu ondoko helbidean: Goitondo Industrialdea z.g. 48269 Mallabia (Bizkaia).

Webgunean izena ematen duenean, erabiltzaileak borondatez eman dezake izena Orbea enpresak bidaltzen dituen marketin-jakinarazpenak ere jaso ahal izateko. Edozein unetan zerbitzu-emaileak bidaltzen dituen marketin-jakinarazpenak jasotzeari utzi nahi izanez gero, erabiltzaileak "Harpidetza utzi" dion lotura saka dezake bidaltzen dugun edozein posta elektronikotan.

Webgunearen titularrak berariaz jakinarazten eta bermatzen die erabiltzaileei haien datuak ez zaizkiela hirugarrenei lagako eta, datu pertsonalen lagapen bat egingo balitz, aurretiaz baimena eskatuko litzaiekeela, baita erabiltzaileek baimena berariaz, informazioa jasota eta zalantzarik eragiten ez duen moduan eman beharko luketela ere.

Datuak eskatzerakoan, webgunearen titularrak derrigorrez eman beharreko datuak zeintzuk diren adierazi behar du. Datu guztiak ematen ez badira, webgunearen titularrak ez du bermatzen eskaintzen den informazioa eta zerbitzuak erabiltzailearen beharrekin guztiz bat etorriko direnik. Erabiltzaileak nortasunari buruzko datu egiazko, zehatz eta osoak ematera behartzen du bere burua. Nolanahi ere, erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren erantzulea eta zerbitzu-emaileak datu faltsuak eman dituen edozein erabiltzaile zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea du, aurrera eraman daitezkeen bestelako lege-egintzen inolako kalterik gabe.

Webgunearen titularrak erabiltzaileari datuetara heltzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta horiekiko eragozpenak jartzeko eskubidea erabiltzeko aukera bermatzen dio, indarrean dagoen legedian ezarri diren baldintzetan. Horregatik guztiagatik, 15/1999 Lege Organikoan, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoan (DBLO) ezarritakoa betez, erabiltzaileak bere eskubideak erabili ahal izango ditu berariaz egindako eskaera batekin batera NANaren kopia bidalita eta kontsultatu beharreko fitxategia edo fitxategiak zeintzuk diren adierazita. Dokumentu horiek guztiak helbide honetara helarazi behar dira: Goitondo industrialdea, z.g. 48269 Mallabia (Bizkaia).

Halaber, webgunearen titularrak tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartu ditu, baita datuak ez galtzeko eta baimenik ez duten hirugarrenek horiek aldatzerik edo horietara heltzerik ez izateko neurriak ere.

IP helbideak

Webguneko zerbitzariek automatikoki detekta ditzakete erabiltzailearen IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbidea ordenagailu bati Internetera konektatzen denean modu automatikoan esleitzen zaion zenbaki bat da. Informazio hori guztia behar bezala inskribatuta dagoen zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean biltzen da, geroago datu horiek tratatu ahal izateko. Datuak neurketa estatistiko hutsak egiteko erabiltzen dira, orrialdeak zenbat bider inprimatu diren jakiteko, webguneko zerbitzuetara egindako bisita kopurua jakiteko, bisita horien hurrenkera zein izan den jakiteko, zein sarbide erabili den jakiteko eta abar.

Cookieak

Orbea enpresak bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileei esperientzia hobea eskaintzeko.
Erabiltzaile zaren heinean, zeure gailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzakezu, zeure terminalean edo gailuan erabiltzen duzun arakatzailearen aukerak konfiguratuta.
Konfigurazioa aldatzeari eta aldaketa posibleei buruzko informazio gehiago: Cookie-politika

Segurtasuna

Webguneak industrian onartu ohi diren informazioaren segurtasunerako teknikak erabiltzen ditu datuetara baimenik gabe heltzea eragozteko, besteak beste, "firewall" edo suebakiak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta prozedura kriptografikoak.

Deuseztasuna edo deuseztagarritasuna

Aipatutako klausularen bat deusez, baliogabe edo ez eraginkor gisa deklaratzen bada, haren zati batean zein bere osotasunean, ez du eraginik izango gainerako klausulen gainean eta gainerako klausula horiek lotesle izaten jarraituko dute zerbitzu-emailearentzat eta erabiltzailearentzat. Alderdiren batek (zerbitzu-emaileak edota erabiltzaileak) une jakin batean hemen xedatutako hitzarmenetako bat edo gehiago bete dadin eskatzeari uko egiteak ez du esan nahi ukoa orokorra denik eta ez du eskuratutako eskubide bat sortuko beste alderdiarentzat.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Baldintzok espainiar legeriaren menpe daude eta horren arabera interpretatuko dira esanbidez ezarri ez diren gaiei dagokienez. Araudian alderdiak forupean jar daitezkeela aurreikusten den kasuetarako, zerbitzu-emaileak eta erabiltzaileak dagokien beste edozein foruri uko egin eta Bilboko hiribilduko (Bizkaia) Auzitegi eta Epaitegien pean jarriko dira.

Komunikazioa eta marketina

ORBEA.COM webguneko kide guztiek egin dezakete Orbea Kooperatiba Sozietatearen jakinarazpenak jasotzeko harpidetza. Edozein unetan gure jakinarazpenak jasotzeari utzi nahi badiozu, "harpidetza utzi" dion lotura saka dezakezu bidaltzen dugun edozein posta elektronikotan.

Eman ezazu izena Orbean

Webgunean eskaera bat egin eta, horrela, bertako produkturen bat erosi ahal izateko, edo Biziarteko Orbea Bermea kudeatzeko, edo gaurkotasuna jasotzen duten Orbea buletinak kudeatzeko, erabiltzaile kontua sortu beharko duzu (“Kontua”). Bertara webguneko “Eman izena” ataletik sartu ahal izango zara. Izena emateko, zure helbide elektronikoa eta pasahitza sartu beharko dituzu.

Zure informaziora sartzea pasahitz baten bitartez babestuta egongo da. Beraz, konfidentzialtasunez gorde beharko duzu eta ez diozu inori horren berri emango. Hirugarren batzuek egin dezaketen edozein erabileraren erantzule bakarra izango zara, berori baten bati jakinarazi baldin badiozu. Horrez gain, zure erabiltzaile kontuan erabilera ez baimenduren bat antzemango bazenu, edo segurtasunarekin zerikusia duen gorabeheraren bat sumatuko bazenu, jakinaraz iezaguzu berehala.

Erabiltzaile baten kontua baliogabetzeko eskubidea gorde dugu, webgunearen erabilera baldintzak betetzen ez dituela baderitzogu, edo delitu-egintzak, iraingarriak, difamaziozkoak, mingarriak edo, orokorrean, Legearen, moralaren edota ordena publikoaren kontrako egintzak burutzen dituela baderitzogu.

“Zehaztapenak eta baldintzak” atalean, berori irakurri ondoren onartuko duzuna, eta webgunean alta eman aurretik, gaurkotasuna jasotzen duten Orbea buletinak (newsletters) ez jasotzea erabakitzeko aukera emango dizugu.

Gaurkotasuna jasotzen duten buletinak jasotzea onartutakoan, zure datuak (helbide elektronikoa) erabiltzeko baimena ematen diozu Orbea Kooperatiba Sozietateari buletin horien bidalketa kudeatu ahal izateko. Datuak babesteko araudian aurreikusitako eskubideak erabiltzeko aukera duzu ondoko helbidean: Goitondo Industrialdea z.g. 48269 Mallabia (Bizkaia).

Dealer area

Orbeako banatzailea bazara, eta zuretzat gordetako arlo bereziren batera sartu nahi baduzu, webgunearen bitartez egin beharko duzu.

Sartzen zaren lehenengo aldia bada, edo sartzeko arazoak baldin badituzu, jar zaitez harremanetan gure Marketin Sailarekin.

Gunearen estatistikak

Baliteke webguneak izandako bisitari kopuruari edo egindako erosketa kopuruari buruz bildutako estatistika anonimoak argitaratzea. Webguneak izandako bisitari kopuruarekin lotutako datuak biltzeko, gure izenean neurketak eta ikerketa lanak egingo dituen enpresa independente batez baliatzen gara eta enpresa horrek webguneko cookieak eta integratutako kodea erabiltzen ditu. Bestelako informazio orokorraz gain, webguneak izandako bisitei buruzko informazio estatistikoa eskaintzen dute cookiek zein webgunean integratutako kodeak: orrialde bakoitza zenbat denboraz ikusi den, bisitariek webgunean barrena egiten duten ibilbidea, bisitarien pantailaren konfigurazioari buruzko datuak, eta abar. ORBEA.COM webguneak informazio hori erabili eta bildu egiten du, webgunean erabiltzen diren bestelako cookiekin gertatzen den bezalaxe, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzen laguntzeko asmoz. Informazio hori eskuratzeko eta erabiltzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: orbea@orbea.com